2018an argitaratu zen ikerkuntza baten arabera egunean 3 ordu eta 15 minutu ematen ditugu interneten. Urtero 50 egun. Dendora gora doa telebista ikusten ematen dugun denbora zenbatzen badugu.
Whatsappeko mezuak erantzuteko denbora ez daukagu baina mugikorra egun osoan zehar ez dugu uzten. Gaur egungo arazo arrunta da eta honi aurre egiteko hainbat modu desberdin daude.
Borondate falta baduzu eta zure kabuz telefonoa itzali ezin baduzu teknologiaren laguntza beharko duzu. Hainbat aplikazio eta teknika berri daude zure denbora hobeto kudeatzeko.
Stay Focusd Braveerako estentsioaren bitartez zure denboraren jabe izango zara. Sare sozialak, musika, pelikulak eta abar ikusi eta entzuteko web-orri hauek guztiak kontrolpean izango dituzu. Stay Focusden hautatzen dituzun web-orriei denbora bat eman behar diezu. Denbora hori agortzen denean ezingo zara bertara berriro sartu hurrengo egunerarte. Web-orriak blokeatu daitezke eta zure ardura izango da benetan behar ez dituzun web-orrien zerrenda bat egitea denbora gehiago ez galtzeko.
Tranpak egin nahi badituzu ez da erraza. Stay Focusdek ez dizu utziko autatu dituzun web-orri hauei denbora gehiago ezartzea. Konponbide bakarra beste ordenagailu batekin sartzea da. Web-orri baten denbora aldatu nahi baduzu edota web-orri bat zerrenda beltzetik kendu nahi baduzu proba luze eta aspergarri batzuk gainditu beharko dituzu. Era honetan, prokrastinatzeko gogoak kenduko zaizkizu eta lanera bueltatuko zara zure sare sozialetan sartu gabe.
Warren Benedetto Stay Focusden sortzailea da.