Usua Lizarraga, Naroa Torralba eta Ixua Zubieta
Lekeitio Bizkaiko Lea Artibai eskualdean kokatzen den herri euskalduna da. Betidanik itsasoari lotuta egon da, arrantza portu garrantzitsua baitauka; herriaren inguruan San Nikolas edo Garraitz uhartea, Isuntza hondartza eta Otoio eta Lumentza mendiak aurkitzen dira. Oso herri turistikoa da, udan bere biztanleria kopurua asko hazten da eta jai ospetsuen artean Antzar Eguna nabarmentzen da.
Gure etxeetan konfinatutak jarraitzen dugun arren, baliabideak aurkitu ditugu erreportaia aurrera eramateko. Nahiz eta Lekeitioko herria bere osotasunean ezin izan dugun erakutsi, lan honen bitartez herri honen izaera konposatzen duten leku desberdinen aurkezpen bat egin nahi izan dugu.
Espero dugu erreportaiaz disfrutatzea eta aukera izatekotan Lekeitio bisitatzea!