Irudi-gidoi edo storyboard deritzon kontzeptua erabiltzen dugu zertarako eta ikusentzunezko istorioen eskema egiteko. Gidoi grafikoak aukera ematen digu ikusizko pentsamendua gauzatzeko gidoia eginez. Komikiak balia daitezke eszenak irudikatzeko. Irudi-gidoia, halaber, ikusentzunezko lanetan problemak non egon daitezkeen ikusteko balia dezakegu.
Komiki edo irudi bakoitzak ekintzaren une gako edo inportantea ordezkatu behar du: kameraren angelua, burutzeko hartualdi edo grabaketa, eszenografiaren antolakera, aktoreen ekintza eta abar.
Beharrezkoak diren apunteak egon ohi dira storyboard edo istorio-eskema bakoitzean, era horretan ikusentzunezko lana hobeto burutzeko. Gidoi grafikoari esker, zuzendariak edo berriemaileak grabazioak egin ditzake hartze edo hartualdi ez-kronologikoak eginez, hau da, segmentatu ahal du lana geroago edizioko momentuan dena kronologikoki montatzeko storyboard edo gidoian agertu bezalaxe.
Storyboardak kolorezkoak zein zuri-beltzezkoak izan daitezke, ñabarduraz beteak edo ideiak zirriborratzeko balio duten pintzeladak bailiran laguntzeko ekaiak izanik soilik.
Wikipediak nafarreraz honako definizio hau ematen digu gidoi grafikoaz:
Irudi-gidoia istorio-eskema edo storyboard-a irudi edo zirriborroen segida da; bere helburua animazio edo film bat egin aurretik horren egitura irudikatzea eta planoen ezaugarriak zehaztea da. Bineta bakoitzean plano baten irudikapena agertzen da eta kamera mugimendua badago geziz markatua agertzen da.
Ondoren, ikus dezagun zehaztasun asko duen storyboard edo gidoi grafikoa nola gera daitekeen.
Gidoi grafikoak era askotakoak izan daitezke. Badira izan bi zutabekoak baino ez direnak, goitik-beherakoak, zeharretara egiten direnak eta abar. TemplateLab webgunean 40 txantiloi ageri dira deskargatzeko. Gidoi grafikoa egiten hasteko, komenigarria da timeline edo denbora linea bat erabiltzea. Templatelab gunean ere topa daitezke denbora lineak gidoi grafikoko elementuak hobeto kokatzeko denbora zehatz baten barruan. Templatehub gunean ere hainbat txantiloi deskarga daitezke gidoi grafikoak baliatzen hasteko PowerPoint edo MS Office formatuetan.
Bukatzeko, aipa dezagun badaudela onlineko zerbitzu batzuk, gidoi grafikoak egiteko aukera ematen dutenak. Batzuk doanekoak dira, beste batzuk, ostera, ordaindu beharrekoak. Canva-ren webgunean, esaterako, gidoi grafikoa online egin daiteke. ThePlot.io gunean ere storyboard-ak egin daitezke.