Sarrera honetan patata tortila Nafarroako piper berdeekin egiteko pausuak erakutsiko ditugu, hauek dira errezeta ezagun hau egiteko behar ditugun osagaiak:
- 3 patata
- 4 arrautz
- Olioa
- Gatza
- Nafarroako piper berde bat
Lehenik eta behin patatak zuritu behar dira, banan banan. Ondoren hauek moztu, modu oso txikian, finean eta forma borobila emanez. Behin patata guztiak moztuta izanda olioa berotu behar dugu zartaian, piper berdeak eta patatak botako dizkiogu frijituko daitezen. 10-15 minutuko tartean utziko dugu dena frijitzen. Patatak urre kolorea eta barrutik ondo eginda daudenean itzaliko dugu sua eta kenduko ditugu zartaietik. Patatei gatza botako diegu eta ondoren, piperra tira luzeetan moztuko dugu eta hauek minutu bat edukiko ditugu frijitzen, ez dute kolorerik hartu behar, berde egon behar dute.
Hurrengo pausua arrautzak irabiatzea izango da, gatza botako diegu eta patatak barrura sartuko ditugu. Dena nahastuko dugu eta zartaeira sartuko dugu, olio beroarekin. Baina aldi honetan, patatak frijitzeko erabili dugun baino olio gutxiago erabiliko dugu. Tortila denbora gutxi edukiko dugu zartaiean, bi aldeetatik ondo egin behar da eta horretarako buelta emango diogu. Alde bakoitza minutu erdi utziko dugu egiten, erre ez dadin.
Behin, bi aldeak ondo eginda daudela, tortila barrutik ere ondo eginda dagoela zihurtatu beharko dugu. Amaitzeko azken buelta eman eta plater batean jarriko dugu, piperreko tirekin apainduko dugu eta listo! Badugu prest gure errezeta. On egin!