Zazpi hilabete kexuka, gobernuak ez zielako jaramonik egiten ostalaritzari eta ostalariei. Zazpi hilabete gobernuek tabernetan jarritako arauez kexatzen. Zazpi hilabete gobernua madarikatzen ostalaritzari ez laguntzeagatik eta guk ostalariengan pentsatzen dugun apurraz segundo bakar bat ere pentsatu gabe. Egunero, Espainiako taberna bakoitzean, dozenaka lagunek zerbitzariekiko errespetu falta dute, ia beti, zergatiaz konturatu gabe.
Taberna batera iritsi bezain laster, zure etxera iritsiko bazina bezala kentzen duzu muxukoa. Muxukoa kendu eta segidan zure edaria eskatzera joango zara, taberna barruan Covid-19a ez duelako kutsatzen. Gainera, konturatzen zara tabernaren barran pinta izugarria daukaten tomate batzuk daudela ikusgai. Zure lehenengo pentsamendua ikutzea izango da. Tomatea ikutu eta usaindu duzu. Zerbitzariak zure moskatoa jarri dizu eta zuk muxukoa oraindik kenduta, ordainduko diozu bere aurpegitik metro erdira. Orduan esango dizu muxukoa jarri behar duzula. Edaten ari zarela izango da zure erantzuna. Polizia terrazetatik errepaso bat egitera dator. Moskatoa eskatu duen emakumeari esaten dio muxukoa jarri behar duela trago bat edan eta gero. Emakumeak poliziari kasu egiten dio. Polizia taberna barrura sartzen da eta zerbitzariari arreta deitzen dio bezeroak muxukoa kenduta daukatelako. Isuna tabernarentzat izango da. Baina lasai, tabernekin txarto jokatzen ari den bakarra gobernua da.