Argazkilari izatea edo argazkilari bezela aritzea, ez da batere erraza.
Ez da nahiko argazki kamera on bat edukitzearekin eta honekin edonolako argazkiak ateratzearekin, hainbat balore eta elementuen ezagutza izan behar dira. Gaur egun, argazkilarien lanak aurkezteko modu eraginkorrenetako bat sare sozialak dira eta hemen Focccus aplikazioak paper garrantzitsua dauka. Instagram antzeko aplikazio bat da.
Focccus-ekin argazkiak, bideoak, gure egunerokotasunaren gertaerak, oroitzapenak, momentu interesgarriak, leku izugarrien irudiak… gizartearekin konpartitu ditzakegu. Honi esker, argazkilarien lanei bultzada emateko tresna bihurtu da ere. Baina ez da bakarrik argazkilarientzat erabilgarria, gizarte osoarentzat baizik. Edonork edozein bidaitan, momentuan, leku berezietan, familiarekin, bere mugikorrarekin ateratako argazkiak, selfiak, bideoak gizartean zabaltzeko, konpartitzeko aukera dauka. Online memoria bat gordeko balu bezala eta bere oroitzapenak, bizipenak grabatutak geratuko balira bezala.
Oso tresna erraza da erabileraren aldetik. Gure mugikorretan aplikazioa deskargatu eta instalatu dezakegu, ondoren emailaren bidezko erregistroa eskatuz. Azkenik perfil pertsonala sortzea beharrezkoa da, bakoitzak nahi beste material igotzeko. Prozesu labur hau eta gero argazkiak eta multimedia edukinak sarera igotzeko aukera prest daukagu.
Berehalakotasuna eta hainbestekotasuna funtzio nagusitzat dauzka.
PROFESIONALKI BIDERATUTAKO FUNTZIOAK
Focccus aplikazioak baita modu profesionaletik abiatuta erabiltzeko balio du. Sarean perfil profesional bat sortu daiteke eta bertan argazkilari edo pertsona profesional bat bezala, lanak aurkeztu; gizarte osoan zabaltzeko bide bezala. Edukinak mundura zabaltzeko. Perfilean igotako edukin guztiak pilatutak geratuko dira, memoria edo argazki galeria birtual bat izango balitz bezala. Argazkilari batentzat eskaparate profesional ikaragarri ona sortuz.
Eskegitzen diren edukin guztiak publikoak dira beraz, pertsona guztiak ikusteko aukera daukate. Argazkien beheko eskuinaldean begi bat agertzen da ikusleen zenbatekoa seinalatuz. Honek lanak duen arrakasta eta eragina ikusteko modu bat da.
Beraz, bisitatzen eta argazkiratzen ditugun leku eta momentu guztien zatitxo bat, izoztu eta mundu osoarekin elkarbanatu daitezke. Baita gurekin denboran mantendu ere.
Amaitzeko, baliteke oso gomendagarria den aplikazio honek, etorkizunaren garapenarekin erlazionatuta egotea.