Internetekin jaio ginen eta honekin batera hazi gara. Ikasten edo lan bat egiten gauden bitartean, zalantza baten aurrean sarera jotzen dugu; gure denbora librean Interneten sartzen gara entretenimendua bilatuz; esnatzean eta ohera sartzean gure sare sozialak kontsultatzen ditugu… Edozer egiterako orduan Internet presente dugu. Tresna honek onurak eskaintzen dizkigu, baina alde negatiboak ere. Nor ez da Interneten despistatu ikasten edo lan egiten zegoen bitartean?
IAB komunikazio, marketin eta publizitate elkarteak 2019an egindako ikerketaren arabera, 16 eta 65 urteko internauten artean %85ak sare sozialak erabiltzen ditu, honen arabera, Espainian 25 milioi erabiltzaile daude gutxienez. Gainera, erabilera maiztasuna oso altua da; gehienek egunero erabiltzen dituztela onartu zuten: Whatsapp %97ak, Facebook %73ak eta Instagram %70ak. Internet oso presente dago gure egunerokoan, eta askotan lan orduetan ere sarera jotzen dugu.
Arazo horren aurrean, gure lanean arreta jartzeko tresna bat sortu da: Block Site. Brave-ko luzapen honen erabilera oso erraza da; jarraian azalduko ditut eman beharreko pausu guztiak.
1. Block Siten sartu eta zuzenean eskatzen dizkigu blokeatu nahi ditugun orrialdeen estekak
2. Jarraian, blokeoa konfiguratu behar dugu. Hain zuzen ere, zenbat denboraz blokeatu nahi ditugun, asteko zein egunetan, etab.
3. Hau egin ondoren, blokeoa aktibatuta egongo da. Aurreko bi pausuekin despitatzen gaituzten orrialdeak blokeatzea lortuko dugu. Orain kezkarik gabe lan egin dezakegu. Hau da orrialdera sartuz gero ikusiko dugun leihoa:
Gainera, erabilera desberdinak ditu luzapen honek. Esate baterako, hitzak ere blokeatu daitezke, prozesua aurrekoaren berdina da: irakurri nahi ez ditugun hitzak idatzi eta blokeoa konfiguratu. Hori egin ostean, hitzak blokeatuak egongo dira. Dena den, nik ez dut erabilera hau gomendatzen, edo behintzat arretaz eta kontuz erabiltzea gomendatuko nuke. Izan ere, baliteke erabili behar dugun orrialdean blokeatutako hitz bat egotea, kasu horretan ez dugu testua irakurriko.
Esan bezala, onurak eskaintzen dituen tresna oso baliagarria da. Nik askotan erabiltzen dut eta lanak azkarrago amaitzen ditut. Erabiltzaile askok luzapen honen erabileraren alde egin dute, hemen uzten dizuet youtuber batek sortutako bideoa: