Brave Browser-eko luzapenen artean, 365 Scores izenekoa oso interesgarria da kirolzaleentzat. Nagusiki 10 kirolen jarraipena egin daiteke bertan: futbola, saskibaloia, tenisa, errugbia, eskubaloia eta beste hainbat kiroletako partiden emaitzak zuzenean jarraitzeko aukera ematen baitu luzapen honek.
Gainera, luzapen hau norberak pertsonalizatu dezake. Hau da, erabiltzailea futbolzalea bada eta euskal taldeak gustatzen bazaizkio, euskal talde horiek jarraitu eta euren partidetan gertatzen denaren berri izango du momentuan bertan (partiden hasiera, atsedenaldia eta amaiera, golak, txartel gorriak…). Berdin gainontzeko kirolekin. Horrek denbora aurrezten dio erabiltzaileari eta ez du beharrezkoa izango emaitzen berri izateko gainontzeko web orrialdeetara sartzea. Guztira, kirol guztien artean 10.000 talde baino gehiagoren jarraipena egin daiteke. Esan daiteke, beraz, aukera asko eta zabalak ematen dituela 365 Scores-ek.
Luzapen honetan emaitzak jakiteaz gain, momentuko azken kirol albisteen berri izan daiteke eta baita kirol ezberdinetako jokaldi onenen eta golen bideoak ikusi. Beraz, kirol jarraituenen egunerokotasuna gertutik jarraitzeko eta, esan bezala, emaitzen berri eta sailkapenen berri izateko oso interesgarria da luzapen hau. Esteka honetan edonork deskargatu dezake Brave Browser-erako luzapen hau, Chrome Web Store-tik.
Erabiltzeko erraza da eta gainera Android eta iPhonerako bere aplikazio propioa ere badu. Erabiltzaileak direnek 5 puntutik bataz besteko 4,7-ko punturekin baloratzen dute. 37 hizkuntza ditu eta 100,9 MB-ko espazioa hartzen du.
Hemen aplikazioaren berri ematen duen bideoa, 365 Scores-en YouTubeko kanal ofizialetik hartua: