Kazetaritza partehartzailea definitzeko orduan, honakoa esan ahal dugu
(Bowman eta Willis, 2003): “herritar edo herritar talde baten egintza,
herritarrek paper edo rol aktiboa hartuz informazioa batzeko, idazteko,
zabaltzeko eta aztertzeko prozesuetan. Herritarrek egintza hori dagitenetan
informazio independientea, fidakorra, zehatza eta hedatzeko modukoa eskaini
nahi dute, sistema politiko ondratu batek eskatzen duen bezala”. Kazetaritza
partehartzailea edo herritarren kazetaritza Amerikako Estatu Batuetan sortu
zen joan zen mendeko azken hamarkadan eta beste izen batzuk ere eman
dizkiote: Kazetaritza 2.0, kazetaritza kolaboratiboa edota kode irekiko
kazetaritza. Teknologiaren hedatzea eta kazetarien tresnak merkeago eta hobeak izatea ere lagungarria izan da herritarren kazetaritzan. Egun, imaginaezinezkoak ziren tresnak eskura ditzake edonork nazio aberatsetan kazetari lana burutzeko.
Kazetaritzaren bigarren bertsioa dela diogu, eta hori hobeto ulertzeko,
komenigarria da aipatzea hiru aro aipatu direla azken urteotan kazetaritzaren
bilakaera ulertzeko. Hiru aro horiek Web 1.0, Web 2.0 eta Web 3.0 bertsioei
dagozkie. Esplika dezagun hori.
Internet, edo hobeto esanda, Web-aren hasierarekin batera Kazetaritza 1.0
sortzen da. Kazetaritza mota honetan web-orrialde estatikoak ikusten ditugu,
momentu oro informatzeko balio ez dutenak, non gauzak irauli egiten baitira
Interneteko webguneetara ebaki/itsatsi egintzen bitartez. Telebistetan edo
egunkarietan idazten dena zuzenean eramaten da webguneetara, era
subsidiario batez. Kazetari askok ez zuten garai hartan oraindik etorkizunik
ikusten Webguneetan eta horregatik ez zen asko inbertitzen onlineko
kazetaritzan.
Baina 2.004ean hasi zen iraultza Interneteko webguneetan eta bapatean Tim
O'Reilly 1 irlandesa konturatu zen erabiltzaileen komunitateak gero eta
handiagoak zirela onlineko zerbitzuetan eta gauza zirela interfaze errazen
poderioz testuak idazteko, argazkiak partekatzeko edota bideoak eskaintzeko
beste erabiltzaile batzuei iritzia eskatuz. “Irakurri eta idatzi” deritzon aroaren
hastapena izan zen, Web 2.0 onlineko aplikazio edo sistemenena. Interneteko
zerbitzarietan jartzen zen softwarearen ezaugarriak honakoak ziren: erabiltzeko
erraztasuna, posibilitatea ematen zuena edukiak beste erabiltzaile batzuekin
partekatzeko, API irekiak zituen enpresaz kanpoko garatzaileek ere aplikazioak
egin ahal izateko sistema nagusiaren elementu osagarriak balira bezala. Garai
hartakoak izan ziren egungo onlineko sistema arrakastatsuak: Youtube, Flickr,
Blogger... Kopuruek gero eta garrantzi handiagoa hartzen zuten zerbitzu horiek
eskaintzen zituzten enpresek burtsan kotizatu ahal izateko. Sare sozialen
hasiera izan zen, sistema haien gainean komunitate handiak sortzen zirelako
etengabe edukiak konpartituz eta elkarri komunikazioa oso azkar pasatuz.
Kazetaritza 2.0 sortua zen zegoenekotz eta liburuak ere argitaratu ziren
kazetaritza mota hori hobeto azaltzeko. Mark Briggs-ek Journalism 2.0 2 idatzi
zuen 2007an. Wikipediak besteak beste honako bi adibideak ematen ditu, 2.0
aroari dagozkionak, iReport eta Igooh aipatzeaz gain:
NEWSVINE: 2006.urtean erabiltzaileak hasi ziren berriak argitaratzen.
Berriak bozkatu egiten dira... Onurak banatu egiten dituzte.
GLOBAL VOICES: Hamar hizkuntzatan dago. Munduko berriak hartzen dituzte, komunikabide handietan agertzen ez direnak. “Herritarren kazetaritza” deitzen zaio.
Horiez gain, garai batean arrakasta handia lortu zuten Meneame1 edo Aupatu bezalako webguneak ere sortu ziren, herritarren erreferentziak eta kuratzeak sustatuz. Bi informazio webgune horiek aukera ematen zuten prentsa boteretsuek informatzen ez zutena argitaratzeko, zenbait kasutan ikusi zen bezala.
Azkenik, Kazetaritza 3.0 deritzonaren aroa Web semantikoaren garaian gertatuko da, Tim Berners-Lee fisikariak eta Webaren asmatzaileak sortutako kontzeptua izanik. Aro honetan sartuko omen gara laster edo dagoeneko batzuk jada sarturik daude; eta honako ezaugarriak izanen ditu, horietariko batzuk dagoeneko ikus daitezkeenak aipatu bezala. Hirugarren bertsio honetan Weba semantikoagoa izanen da, pertsonalizaziorantz abiatuz, mudu errealeko beharretara egokituagoa, eta gero eta konexio gehiago ukanen dituena, batzuetan offline eta onlineko banaketa ikustezin bihurtuz. Horrez gain, aparatu mobilen eta Gauzen Internet-en Aroak automatizazio prozesuetara eramango gaitu. Ingurumari honetan berrien kuratzeak eta komunitateen emendatzea oso inportanteak dira nahitaez. IFTTT aplikazioak, esaterako, kazetaritza berrian automatizazio prozesuak nola burutuko diren jakiteko balio du. Kazetaritzan IFTTT aplikazioa erabiltzeko errezetak2 hasi dira agertzen munduan.
Internet-en IPV61 protokoloak ateak zabaltzen dizkigu Gauzen Internet kontzeptua burutu ahal izateko. Pentsa dezagun, IP helbideak non-nahi ikusiko ditugula, gauzetan alegia, eta horrexek informazio eta datu kopurua izugarriro emendatuko duela.
Bestalde, Blockchain2 teknologiarekin batera, benetako balioa duen Sarearen beste aro bati emanen diogu hasiera, kazetaritzan ere islatuko dena. Bloke edo atalen kateak segurtasunaz gain, balore handia emango dio berriemaileen lanbideari.
Erreferentzia
Bowman Shayne eta Willis Chris (2003). Nosotros, el medio. Cómo las audiencias están modelando el futuro de las noticias y la información. The Media Center-American Press Institute, http://www.hypergene.net/wemedia/download/we_media_espanol.pdf (2017eko irailaren 7an kontsultatua)