Brave nabigatzailean luzapen moduan erabiltzeko aukeratu dudan aplikazioa izan da Dropbox.
Evenflow, Inc. enpresaren aplikazio bat da, orain gutxi arte ordenagailuko informazio guztia bertan gordetzen zen, Dropbox ekin ordenagailuan duzun guztia hodeian gordeta geldituko zaizu. Dropbox oso luzapen erabilgarria da, alde batetik zure lan guztia sarean gorde ahal duzulako eta beste alde batetik jendearekin partekatu ahal dituzulako.
Dropbox Mac OS, Linux, Microsoft Windows, IOS, Android ekin guztiz konpatiblea da. Sistema horietatik erabili dezakezun aplikazioa da.
Ezaugarri teknikoeri erreparatuz Dropbox oso aplikazio konpletua da, segurtasun kopiarik ez duzulako egin behar. Dropbox-en egiten dituzun aldaketa guztiak momentuan gorde eta aktualizatzen dira. Beste hainbat aukera ere ematen dizkizu, esaterako, fitxategi bat nahi gabe ezabatuz gero, hura berreskuratzeko aukera ematen dizu.
Beste alde batetik, fitxategiak oso erraz partekatzen dira. Beste erabiltzaileak editatu ditzazke dokumentuak eta aldaketak momentuan gordetzen dira, nork zer egin duen ere ikusteko aukera ematen dizu aplikazioak.
Prezioari dagokionez dohaneko bertsioa erabili ahal duzu, alde negatiboak baditu horrek. Dohako bertsioan bakarrik 2GB gorde ahal duzu bakarrik. 50GB gorde ahal izateko, hilean 9,99 $ ordaindu behar dituzu eta 150GB gordetzeko aldiz hilean 19,99 $