"Basic Attention Token" (BAT) iragarkiak trukatzeko plataforma deszentralizatua eta kode irekikoa da, Ethereumen oinarritutakoa. BAT kriptotxanponaren salerosketa 2017ko maiatzean hasi zen eta bere prezioa erabiltzaileen arretaren arabera aldatuz doa une oro. Gaur egun, 1,5 mila milioi txanpon ditu zirkulazioan.
Blockcahinean oinarritutako publizitate sistema hau Breave nabigatzailean erabiltzen da eta publizitate digitalaren eraginkortasuna hobetzen du, editoreen, iragarleen eta erabiltzaileen arteko truke-unitate berri bat sortuz. Izan ere, erabiltzaileek iragarkiak blokeatu, ikusteagatik ordaindu edo iragarkiak ikustearen truke BAT-ak irabazi ditzakete.
Interneten nabigatzen duzun bitartean ikusten duzun iragarki bakoitzeko, Bravek enpresak jasotzen dituen irabazien %70a BATetan transferituko dizu. Gero, BAT horiek beste kriptomoneta batzuengatik edota diruagatik aldatu daitezke. Gainera, publizitatea pertsonalizatuta egongo da, erabiltzaile bakoitzaren interesetara egokituz. Pribatutasuna ere bermatzen du.
Prezioari dagokionez, denbora gehiena 0,1etik 0,45era bitartean mantendu da. Beraz, joera hori nahiko ahula da oraindik, baina epe luzera irabazi handiak ekar ditzake.
Basic Attention Token-aren prezioa momentu bakoitzean zein den jakiteko Coin360 widget-ean kontsulta daiteke.
Bestalde, kriptotxanponen merkatua nola dagoen jakiteko Coin Market bidez ikus dezakegu.