Denbora gehiegi daramate Estatu Batuetan, munduko beste edozein lekutan bezala, Covid-19aren arazoarekin. Guztiok daukagu pandemia hau bukatzeko beharra, eta denok badakigu itxarotea tokatzen zaigula. Estatu Batuetan zailagoa egiten da hori beraien presidenteak botatzen dituen astakeriekin. Astakeri guzti horiek nahikoa izan daitezke Trumpek asteartean ospatuko diren hauteskundeak galtzeko.
Trumpen ahotik atera diren esaldi oker guztien artean, presidentetza galtzera daramaten esaldiak biltzen dituen esaldi bat dago. “Covid-19aren aurkako borroka arrakastatsua”. Esaldi horiei guztiei esker, Trump botoak gezurretan lortzen saiatzen ari dela konturatzen ari dira estatubatuarrek. Oso litekeena da gizarteak penstazea estatubatuarren senideak eramaten ari den gaixotasun bat gutxiesten duen pertsona batek ez duela merezi Estatu Batuak zuzentzen duena izatea, eta are gutxiago, herritarrei gezurra esaten dien pertsona bat. Baina nork daki. Trumpi bost axola zaio hauteskundeak irabaztea bere herritarrek axola dioten ehuneko berean. Erabiltzen dituen baino mehatxu gehiagoerabil ditzake berriro presidente izateko.