Aurreko sarreran, honako hau ere aipatu da: egunean behin bakarrik erantzun ahalko dira hamar galdera horiek. Ahalik eta azkarrenen erantzun beharko dira galderak, sailkapen orokorrean posturik onena lortzeko eta horrela, aste bukaeran, astero dagoen saria irabazteko. Eantzunak ahalik eta azkarrenen eta ahalik eta ondoen erantzun behar dira, noski. Gero eta erantzun gehiago asmatu, orduan eta postu hobeagoa lortuko da sailkapenean.
Asmatutako erantzun kopuruaren eta erantzuten emandako denboraren arabera, lortuko dira puntuak. Horien arabera, sailkapenean postu bat edo bestea lortuko da. Sailkapenean, astelehenetik igandera bitarteko partidak hartzen dira kontuan. Igandean puntu gehien dituen pertsonak irabaziko du asteko saria. Normalean bi sari egoten dira, bat sailkapenean lehenengo postua lortzen duenarentzat eta beste bat zozketa bidez.