Aurten Londresen egon naiz. Oso gogoko dudan bidaia da. Apirilean egin nuen beste behin. Lau aldiz egin dut bidaia baina azken hau berezia izan da. Chelsea-ren futbol partida bat ikusteko gogoekin nengoen, eta bertan lanean zebilen lagun batekin plana egin nuen eta bertara abiatu nintzen ostiraletik asteartera. Bioi futbola asko gustatzen zaigunez, lau egun hauetan, museo edota toki ezagunak bisitatzeaz gain, futbolean zentratu ginen.
The Den - Millwall taldearen estadioa da izan zen lehenengo geldileku. Bigarren mailan jokatzen duen kluba da Millwall eta Erresuma Batuko taldeen artean gorrotatuenetariko bat da. Green Street Hooligans film famatuan agertzen dira. Giroa ona zen nahiz eta nabari da jendearen agresibitatea.
West Bromwichen aurkako partidua da. Etxekoek irabazi zuten, hirugarren maila saihesteko partidu garrantzitsua izan zen eta horregatik hurbil nituen kanpokoen harmailarekin tentsio ikaragarria zegoen gure inguruan.
Queen Elizabeth Olympic Park - Hurrengo egunean, historia duen estadio honetara hurbildu ginen. Londreseko ekialdean aurkitzen dena eta 2012 Joku Olinpikoak izan ziren bertan. Hurrengo urtean, 2013an, Ingeles Ligako West Ham taldeak akordioa lortu zuen eta bertan jokatzen du.
Hackney Marshes - Hirugarren geldialdian, berezitasun handia duen toki honetan egin genuen bisita. Bertan, 88 futbol zelai daude eta liga lokaleko partiduak jokatzen dituzte igandeetan amateur taldeek. Hackney auzoko futbol zentro honetan, jarduera dago XX. mende hasieratik.
Wembley - Urrunean ikusten den estadioa da Wembley eta Ingalaterrako kirolak ezagutzen duen tokirik bereziena da. Gaur egun dagoen honek 2007tik ordezkatzen du 1923an eraiki zen Wembley mitikoena. Giroan ibili ginen egun hartan, kopako semifinalak jokatzen zirelako Wolverhampton eta Watford taldeen artean.
Tottenham Stadium - Estadio berriena da hau, Tottenham taldeak bizitoki duelako duela hilabeteetatik. Estadio zaharren tokian ez dago, nahiz eta hiriaren iparraldeko Tottenham auzoan dagoen. Duela hilabeteak, Fernando Llorentek agur esan zion klubari.
Emirates Stadium - Egunari bukaera emateko, ez oso urrun aurkitu genuen Tottenham-en etsai handiena, iparraldeko derbia harekin urtero jokatzen duena. Arsenal. Oso mitikoa den klub horrek du etxe gisa 2006tik, Highbury suntsitu ondoren.
Craven Cottage - Astelehena eta azken aurreko eguna izanik, goizean Chelsea auzorantza hurbildu ginen. Estadio izugarriak alde batera utziz, Fulham taldearen bizileku dugu Tamesis ibaiaren ertzean. Auzo famatu eta dirutsuaren erdian, estadio txiki hau dago, oso ondo kontserbatzen dena. Futbol ingelesaren zaleek ondotxo ezagutuko dute.
Stamford Bridge - Helmuga genuen estadioa. Chelsea auzotik irten gabe, hain zuzen ere Chelsea taldearen etxera heldu ginen, partidu giroan murgilduz. Klub mitikoa dugu baita ere hiriko futbolaren historian. West Ham taldearen kontra, Londreseko derbietako bat zen. Estadioari bueltatxo bat eman, dendan sartu, jokalarien harrera ikusi eta barrura joan ginen.
Partiduan giro ikaragarria izan zen 90 minututan zehar. 2-0 irabazi zuen Chelseak eta Cesar Azpilicueta eta Kepa Arrizabalaga jokalari euskaldunak aritu ziren talde urdinarekin. Denboraldian, laugarren bukatu zuen taldeak. Gainera, Europa League txapelketa irabazi zuen baita ere.
Estadio guzti hauek, historia propioa dute, eta hori ezagutzeko ibili ginen. Ederra da beti niretzat bidai hau egitea eta horregatik nekaezina da bertara bisitak egitea noizean behin. Nahiz eta futbol asko ikusi; Sky Garden-a igo genuen, Buckingham-eko guardia aldaketa ikusi, Hyde Park-etik ibili, Big Ben-a bisitatu eta honelako tokietan ibili ginen baita ere. Asko gustoko dut hiria.
Photos by Eder Carrero Mentxaka, 2019, under CC by license.