Arratsalde on guztioi! Gaur errezeta oso erraza ekarri dizuet asteburu luze honetan frogatzeko eta gozatzeko.
Arroz-pastela izango da. Erraza, azkarra (60 minuto gutxi gora-behera) eta gainera goxoa.
Errezeta hau egiteko beharrezko osagaiak 4 jankideetzako:
- Azukrea (100 g)
- Esnea (600 ml)
- Arroz irina edo gari irina (200 g)
- Garina (120 g)
- Bainila lurrina (guillara 1)
- Arrautzak (4)
Eta azkenik, osagai sekretua goxoagoa izateko:
- Esnegai likidoa (200 ml)
Osagaiak erabili aurretik, aurrez berotu behar dugu labea 200º-tan. Jarraian, erabiliko dugun moldea gurinarekin eta irinarekin koipeztatuko dugu. Gurina urtuko dugu mikrouhin-labean. Osagai guztiak prestatu ondoren, banan-banan gehituko ditugu bol batean.
Antzinean pastel hau arroz irinarekin egiten zen eta horregatik gaur egun arroz pastela deitzen zaio. Pastela arroz-irinarekin egin daiteke, eta kasu honetan zeliakoentzat egokia izango litzateke, irin horrek ez baitu glutenik.
Garrantzitsua da banilla usaina izatea gehitzen dugun azken osagaia!
Osagai guztiak bolean ditugunean, irabiagailuarekin nahasten dugu nahasketa homogeneo bat lortu arte.
Amaitzen joateko, arroz-pastelaren orea lehen koipeztatutako moldean isuriko dugu. Labearen tenperatura apur bat jaitsiko dugu, 180º-tara, eta ondoren moldea labean sartuko dugu.
Eta 35 minutu itxaroten dugu...
Amaitzeko, labetik atera eta 15 minutuz hozten uzten dugu.
Eta orain azken urratsa eta garrantzitsuena... gatera eta pastelaz gozatzera!!!!
ON EGIN!
Ohar garrantzitsua: bideo hau nik eta Plentzia Telebistako nire lankideak egin dute. Sukaldaritza-programa oso interesgarria genuen, baina pandemia-egoera dela eta, ezin dugu gure platoa erabili eta nekez konpondu behar gara... Hau izan zen gure azken errezetetako bat eta espero dut zuek gozatzea.