Walletik erabilterrazena izango da ziur aski eta, hargatik, erabiltzaile berrienei zuzenduta dagoela dio iPayYouren web ofizialak. Oso intuitiboa da. Beste hainbat wallet ez bezala, sarean egiten du jarduna.
Walletak ahalbidetzen duen eginkizunik garrantzitsuena zera da, helbide elektronikoz zein sare sozial ospetsuenetatik kriptotxanponak bidali daitekeela beste erabiltzaileei. Dena den, transakzio horietan okerrik balego, eragiketa deuseztatzeko aukera ematen du Bitcoin wallet estandarrak ez bezala.
2017an berrikuntza aipagarri bat aplikatu zuen iPayYou walletak. Ospetsuena eta erabiliena den Bitcoin kriptotxanponari erraztasunak luzatu dizkio, horiek erosteko aukerak sortuz. Bitcoinaren opari-txartelak jarri ditu salgai Amazon, Ebay, iTunes eta Starbucksen besteak beste.
Hona hemen iPayYou walletaren bidez BTC kriptotxanponak erosteko bideo azalpena. Kreditu txartelaren eta ID identikaziorik gabe egin daiteke.