Japoniako bidaia bezala, Zeelanda Berrietara joateko arrazoia Errugbiko Mundiala izan zen. Kasu honetan ia 48 orduko bidaiaren ostean, Ozeaniara joan ginen, askok dioten bezala “munduko beste puntara arte” joan ginen 2010an.
Bidaia hau gure lehenengo bidai luzea izan zen eta gainera, bertan geratuko ginen egunen kopurua ere oso luzea izango zen, alegia, 21 egun eman genituen Ozeaniako irla hau punta batetik bestera aztertzen, errugbiko partidenekin bateratzen genuen bitartean. Japoniara bidaiarekin alderatuz, Zeelanda Berria karabana baten gainean zeharkatu genuen; oso esperientzia aberasgarria bezain nekea.
Hizkuntzaren eta komunikazioaren aldetik, oso erraza izan zen ingelesa baitzen haiek hitz egiten zutena batik bat, nahiz eta maoria ere askoren ama hizkuntza zen. Bertako jendea, oso irekia eta prestuak ziren, laguntzeko gogo askorekin eta haien kultura eta ohiturak erakusteko eta ezagutzera emateko gogo handiekin.
Bertan nagusitzen zen kultura maoria zen. Maoriak bertako indigenak dira eta tatuaietan eta dantzetan oinarrituta kultura da, haiek dioten bezala, zenbat eta lodiagoak eta itsusiagoak orduan eta balio handiagoa dute bertako mutil zein nesken artean gero familia osatzerako momentuan. Hori bai, janariaren aldetik, ez zegoen inolako desberdintasunik, haien kultura eta janariak europarrekin eta estu batuetakoarekin oso lotura zuzena duelako, haien koloniak irla hura hartu izan baitzuten.
Nire ustez, momentura arte egon naizen lekurik politena zein bareena izanda. Ezinezkoa egiten zait esperientzia hura deskribatu ditzakeen hitzik, agian bat aukeratu beharko banu, eskerra izango litzateke. Oso eskertuta nagoelako bertara joan ahal izanaz, eta munduko perla hura ezagutu izanaz. Inolako zalantzarik gabe, mila aldiz bueltatuko nintzateke, bertako naturan eta lasaitasunean murgiltzeko.
Argazkiak by Alazne Carrillo Cano, 2010, under CC by license.