Intza Trula Larburu
OSAGAIAK:
Honako osagaiak erabiliko ditugu azenario bizkotxoa egiteko:
- 3 azenario.
- 4 arrautza.
- Baso baten ¾ olio.
- Katilukada bat azukre.
- Katilukada bat irin.
- Koilarakada bat legamia.
- Koilarakada bat kanela.
- Gatz pittin bat.
- Gurina.
PROZESUA:
1. Hasteko, 4 arrautzak, azukrea eta olioa katilu batera botako ditugu eta bertan nahasiko ditugu.
2. Beste katilu batean, gatza, irina eta legamia nahastuko ditugu iragazki baten laguntzaz, eta ondoren kanela gehituko diogu.
3. Ondoren, txikitzaile baten laguntzaz azenarioa zatituko dugu.
4. Segidan, lehengo katiluari bigarren katiluko nahasketa gehituko diogu, iragazkiaren laguntzaz. Ondoren irabiagaluarekin dena nahasiko dugu.
5. Azkenik nahasketa horri azenarioa gehituko diogu, eta dena bizkotxoak egiteko ontzi batera botako dugu.
Oharra: Ontziari legamia igurtzi diezaiokezu ondoren tarta alboetara ez itsasteko.
6. Labea 160ºC-tara jarriko dugu eta 50 minutuz edukiko dugu bizkotxoa barruan.
ON EGIN!