Ron Miller-ek honakoa dio eContent aldizkari digitalean:
The 20th-century notion of a journalist acting as a professional surrogate for his or her readers and helping them understand the nature of a story is, well, so last century. Today, audiences want to be involved in the process. That means that they want to select the news source and maybe even help in the production of a story (or at least participate in a conversation about it).
A few years ago, the idea of citizen journalism—in which citizens not only consume the news, they help produce the news—was born. As Web 2.0 tools have developed, audiences have grown to expect—even demand—to be involved. While the web provides greater access to the world at large, it turns out that many of us want the media to address what’s happening close to home, and we not only want to see the news, we want to be the news.
Azken mendekoa da, XX. mendekoa hain zuzen ere, kazetari batek bere irakurleentzat profesional gisa jardutea istorio baten ulertarazten laguntzea. Gaur, ikusle-irakurleek prozesuan parte hartu nahi dute. Horrek esan nahi du albiste iturria hautatzeko prozesuan parte hartu nahi dutela eta baita informazio baten ekoizpenean lagundu ere (edo gutxienez horri buruzko eztabaidan parte hartu).
Duela urte batzuk sortu zen herritarren kazetaritzaren ideia, zeinetan herritarrek kontsumitu ezezik, albisteak ekoizten eta sortzen ere parte hartu nahi zuten. Ikusleak Web 2.0 tresnak garatu ahala, hazi egin da irakurle-ikusleen aldetik parte hartzeko desioa, baita eskaria ere. Web-ak aukera ematen du munduko edonorengana heltzeko, eta horregatik ere sortu da gure aldetik desira bat gertuko gauzen berri jakiteko, albisteak soilik kontsumitu ezezik albisteetako partaide izan nahirik ere.
Bistakoa da kazetaritzan azken boladan izan den aldaketa zertan datzan. Egun, partehartzera bultzatzea garrantzizkoa da oso. Elkar-eragiteko aukerak gero eta usuago ikusten ditugu hedabideetan. Aukera horiek, bistan denez, argiago ageri dira Interneteko hedabideetan. Honako oinarrizko funtzioak eduki ditzake egunkari digitaleko erabiltzaile batek:
- Komentarista edo iruzkingilea. Oinarrizko elementua da partehartzeko momentuan.
- Erosle, saltzaile edo iragarlea izan daiteke. Infoguneetan aspaldi honetan denetarik ikusten da, saltzeko eta erosteko zerbitzuak ere eskaintzen direlarik.
- Soinuak eta bideoak bidaltzeko aukera.
- Oinarrizko erreportaiak egiteko aukera weblog eta foroak erabiliz.
Bestalde, erabiltzailearen atxikimendua kontutan hartuta, honako bost mailak ikus daitezke:
1. Erabiltzaileak infoguneko arduradunekin harremanetan egoteko aukera du.
Horretarako posta elektroniko helbide baten bidez hasten dira harremanak erabiltzaile eta hedabideen artean. Aspaldi honetan, Twitter eta berehalako mezularitza bitartez ere egiten da hori.
2. Erabiltzaileari aukera ematen zaio infoguneko arduradunek programaturiko ekintza batean
3. Erabiltzaileak edukiak argitara ditzake, baina aldez aurretik edukiak kontrolatuz edo baimenduz.
4. Erabiltzailea ko-egile bilakatzen da eta hedabideak emaniko informazioa alda dezake.
5. Erabiltzailea guneko egile nagusia da eta beraz edukiak libertatez argitara ditzake.
Blogeko egileen rolak ikusi baino lehen, rol edo papera zer den definitu beharra dago. Rola da erabiltzaileei egiten uzten zaien ataza, hau da, egin dezaketen lana webgunearen barruan edo backend deritzonean. Rolak esleitu egiten dira infogunean informazioaren jarioa profesionala eta ondo egina izan dadin. Paperezko egunkarien kasuan bezala, bakoitzak ataza batzuk egin behar ditu, lana ondo burutu ahal izateko.
Blogger eta Wordpress plataformak rol desberdinak eskaintzen dituzte edukiak editatzeko orduan. Wordpress plataforma ahaltsuan rol asko daude:
- Super Admin – Botere osoa duena, hau da, administratzeko aukera guztiak kontrolatzen dituen pertsona. Blog bakanak eta blog sistemak kontrolatzendituena.
- Administratzailea – gune zehatz baten administrazio osoa kontrolpean daukana
- Editorea – bere sarrerak edo postak eta beste egile edo erabiltzaile batzuenakeditatu eta argitaratu ahal dituen pertsona.
- Egilea – sarrerak idatzi eta argitaratu ahal dituena, baina norberaren postak soilik.
- Laguntzailea – sarrerak idatzi ahal dituena, baina argitaratzeko aukerarik gabe.
- Harpideduna – Soslaia baino ezin duena editatu rol hau daukanak.
WordPress instalatzeko unean, automatikoki administratzaile kontu bat sortzen da ahalmen guztiak dituena delako blogean. Webguneko erabiltzaile berrien rol edo papera Ezarpen Orokorretatik defini daiteke.
Google enpresaren Blogger plataforman rolak gutxiago dira Wordpress-en baino. Zehazki, honako pausoak eman behar dira Blogger plataforman editore zenbait edukitzeko:
- Sartu Blogger sisteman kontu batekin.
- Hautatu bloga, zeren Blogger-en blog desberdinak egin baitaitezke.
- Ezkerreko menuan hautatu: Settings > Basic > Permissions.
- "Blog Authors" atalean, sakatu +Add Authors.
- Sartu editore berriaren posta elektronikoa gonbitea bidaltzeko.
- Sakatu “Invite Authors”
Behin zure gonbitea onartutakoan, egileen zerrendan agertuko dira editore berriak. Guztitara 100 pertsona gonbidatu ahal dituzu Blogger plataforman (egileak, administratzaleak edo irakurleak). Bestalde, gogora dezagun gonbidaturiko egile eta administratzaileak Google kontua beharko dutela ukan.
Izan ere, Blogger sisteman editorea edo egilea eta administratzailea dira rolak ondorengo funtzioekin:
Egilea: berak idazten dituen mezu edo sarrerak sortu eta edita ditzake.
Administratzailea: honako gauzak egin ditzake:
• Sortu edo kendu administratzaileak eta egileak
• Blogaren ezarpenetan dauden gauzak edo aukerak aldatu, baita txantiloia ere.
• Editatu edo ezabatu edozien post edo sarrera.
Blogak gutxienez administratzaile bat eduki behar du. Bestalde, gogora dezagun Bloggeren norbaiti adminsitratzaile rola ematen diogunean gu-geu ere ezabatzeko aukera ematen diogula. Hortaz, konfidantza handiko pertsona izan behar da.