Mailtrack, Google Chrome nabigatzailerako luzapen bat da, eta Gmailentzako dago eskuragarri. Luzapen honen bidez, bidali dituzun mezu elektronikoen jarraipena egin dezakezu, zabaldu eta irakurri diren edo ez jakin, hala nola.
Funtzionamendua, whatsappeko bi tick-en berdina da. Tick bat besterik ez bada agertzen, mezua hartzaileari iritsi zaionaren seinalea da. Bi tick berde agertzen badira berriz, mezua irekia eta irakurria izan dela esan nahi du.
Tresna hau, egokia izan daiteke hainbat kasutan. Esaterako, e-mail marketinean. Izan ere, tresna honek argi erakusten du bidalitako mezuaren egoera zein den. Hortaz, egiten ari zaren marketing-kanpainak bere emaitzak eman dituen balora dezakezu. Horrek ez du esan nahi marketingerako bakarrik balio duenik. Enpresentzako, komunikatzaileentzako, autonomoentzako eta beste hainbat perfilentzako oso erabilgarria izan daiteke.
Ordaintzeko bertsioa ere baduen arren, dohakoak guzti hau eskaintzen du:
- Gmailenzako mezu elektronikoen segimendu mugagabea
- Posta elektroniko bidezko marketing-kanpainak bidaltzen ditu 200 kontakturi aldi berean.
Gainera, dohako bertsioa ere, erabat segurua da, ez baitituzte zure mezuak irekitzen ezta hirugarrenei transferitzen ere.
Hau guztia esanda, Gmaileko erabiltzaile izanda, luzapen hau deskargatzea eta erabiltzea erabat gomendagarria da.