PetBot proiektu txiki gisa hasi zen 2013an, etxeko animaliak eta jabeak konektatzeko helburuarekin. Diseinuaren aldetik hainbat garapen egin ondoren, PetBot enpresa gisa jaio zen 2015ean Toronton, Kanadan. Bideo biral eta arrakastatsu baten ondoren, lehenengo 600 eskaerak egin ziren 2017an.
Etxetik kanpo, adibidez, lanean gauden bitartean, gure maskota uneoro zer egiten ari den ikus dezakegu robot honi esker.
Gailuan integratutako sentsore batzuei esker, PetBot-ek gure txakurra edo katua lentetik gertu dagoenean antzeman dezake, baita zaunka antzematen duenean aktibatu ere, Internet bidez jakinarazpen bat bidalita erregistratutako erabiltzaileei. Azken hauek, streaming bidez ikus dezakete animalia. Wifi-ari konektatu behar da eta behin hori eginda, mugikorrarekin ahotsa grabatu daiteke edota zuzenean konektatu eta gure maskota zer egiten ari den ikus dezakegu. Horretarako mugikorrean app bat deskargatu eta robotarekin konektatu besterik ez da egin behar eta Android zein iOS sistemekin da erabilgarria.
PetBot zure maskotarekin edozein tokitatik elkarreragiteko aukera ematen duen monitore bakarra da. Bideoak grabatu eta selfie-ak ere atera ditzake. Beraz, zure maskota zer egiten ari den jakin nahi baduzu edota lasaitzeko zeozer esan nahi badiozu, PetBot da zuretzat gailurik aproposena.
Hona hemen egiten duenaren demostrazioa: