Photofiltre hainbat luzapenetan argazki-fitxategiak editatzeko eta optimizatzeko diseinatutako softwarea da. Erabilera profesionalerako erabiltzen da bereziki, baina maneiatzeko oso erraza denez, edonork erabil dezake. Programa erraz aurki dezakegu portableApps-en barruan.
PortableApps.com Windows, Mac os x eta GNU/Linux sistema eragileetarako eskuragarri dagoen aplikazio eramangarrien suite baten izen komertziala da. Aplikazio hauek unitate eramangarri batean erabil daitezke, USB bat bezala.
Photofiltre lehen ideia Antonio Da Cruzek sortu zuen 2005.urtean (7.0.0 bertsioa). Bertsio honek software praktiko bat lortu nahi zuen. Argazki-fitxategiak editatzeko zen (batez ere .jpg hedapenekoa) bereziki, esperientzia handirik gabeko pertsonentzat.
Bere erabilgarritasunetako bat "kolorezko lapurreta" da, eragindako efektuak lausotzeko eta irudian beti egon izan balitz bezala agertzeko.
Ezaugarriak:
- Iragazkiak: distirak doitu ditzake, kontrastea, saturazioa, gamma zuzenketa.
- Arte-iragazkiak: ur kolorea, pastelak, tinta txinatarra, puntillismoa eta puzzle efektua.
- Hautespen bektorialak: sistemak bi hautapen mota erabiltzen ditu, testuinguru zehatzak erabiliz (karratuak, triangeluak, elipseak, etab.) eta eskuz trazatutako testuinguru pertsonalizatuak ahalbidetzen ditu edo lerro-serieak erabiliz.
- Brotxak: brotxa-mota desberdinak ahalbidetzen ditu.
- Sistemak geruzekin lan egiten du.
- Beste ezaugarri batzuk: ezabatzeko tresna, begien gorria zuzentzea, gradienteak gardentasunez, GIF irudiak sortzea, besteak beste.
Aplikazio hau zuen gustukoa bada, hemen utziko dizuet Photofiltre deskargatzeko zuzeneko esteka eta aplikazio barruan argazki bat editatzeko tutorial bat.