"Egunean behin" gailu eramangarrietarako (mugikorrak, tabletak...) jokua da. Tribial estiloko hamar galdera proposatzen ditu egunero, erabiltzaile bakoitzarentzako ezberdinak. Jokuaren izenak dioen bezala, egunean behin bakarrik jolas daiteke, hortaz, behin hamar galderak erantzunda, ezin izango da berriz jolastu. Uda aurretik, 10.000 erabiltzaile bakarrik zituen, pasa den astean, Berriak jakitera eman duenez, 46.000 pertsona baino gehiagok jokatu dute partidaren bat.