Etorkizuneko belaunaldiko sare sozialetako plataforma bat da Scorum. Edukiak sortu eta publikatzeagatik, botoak emateagatik edota iruzkinak eta irudiak igotzeagatik ordainsariak ematen zaizkie erabiltzaile aktiboak direnei kriptomoneten bidez. Plataformak kirol kazetariei eta idazleei analisiak egiteko aukera eskaintzen die, grafiko interaktiboak erabiliz eta datu-base itzelarekin.
Publikatutako edukiei ordainsaria ematerako orduan, komunitateak berak erabakitzen du zein eduki saritu. Hau da, erabiltzaileei artikuluren bat asko gustatzen bazaie eta artikuluak boto asko baldin baditu, artikulu horren sortzaileak ordainsariak jasoko ditu. Baina hori bai, blockchain-aren algoritmoak komunitate honetan botoen spam-a kontrolatzeko eta kalitate oneko edukia topatzeko segurtasun neurriak ditu.
Nahiz eta orokorrean kirolei buruz idazten den bertan, edozein gairi buruz idatzi daiteke. Hala ere, nagusiki jorratzen den gaia kirola da, eta beraz, bisita eta boto gehien jasotzen dituzten edukiak kirol arlokoak izan ohi dira. Berez kirol edukiak sortzeko diseinatuta dago, horren bidez interes komunak dituzten erabiltzaileen komunitatea sortzeko helburuarekin. Munduko leku ezberdinetako atletek eta klubek babesten dute plataforma hau.
Ordainsarien kontuaren harira, Scorumek bere kriptomoneta atera zuen, Scorum Coins (SCR), eta 2018ko urtarrilean eta otsailean enkante bat ireki zuen. Bertan guztira 126 herrialde ezberdinetako 3995 pertsonek parte hartu zuten, guztira $5,63 MLN batuz. Gaur egun, Scorum Coin baten balioa 0,008085 USD-koa da (0,00000074 BTC).
Bideoa Scorum-en YouTubeko kanal ofizialetik hartua: