Laranja eta intxaur zaporedun kabratxoa

Gaur etxean ditudan elikagaiekin esperimentua egitea erabaki dut, eta hau izan da emaitza: kabratxo arraina etxean batutako intxaur, patata eta laranja ukituarekin. Denbora gutxi beharko duzue egiteko oso ez du zailtasunik.

Osagaiak:

  •  4 kabratxo xerra
  • Laranja 1
  • 3 patata txiki
  • Intxaurrak 
  • Olioa
  • Gatz apur bat


Kantitateak gustuaren eta gosearen arabera alda daitezke. Denbora: 30 minutu.

  1. Lehenik eta behin, 3 patak lamina finetan zatituko ditugu.
  2. Labean sartuko dugun ontzian olio apur bat botako dugu.
  3. Intxaurrak txikituko ditugu.
  4. Ondoren, laranja bat zatitu eta bi lamina fin egingo ditugu arrain gainean jartzeko. 
  5. Laranjaren beste zatiari zukua atera eta arrainari botako diogu.
  6. Arraina, intxaurrak eta laranja zukua onzi baten jarriko ditugu eta labean sartuko dutu 175 gradutan 20 minutuz gutxi gorabehera.
  7. Aldi berean, patatak sartuko ditugu labean olio eta gatz gutxirekin, baina beste ontzi batean.
  8. Denpora pasata, txukun jarriko dugu dena plater batean eta nahi dugun moduan apainduko dugu.

On egin!