Ezkaurre, uneoro babesten duen mendia

Ezkaurre Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, eta aragoieraz Penya Ezcaurri bezela da ezaguna. Nafarroa eta Huesca artean kokatzen da. 2050 metro ditu, eta honenbestez Goi Nafarroako mendi altuena da, Hiru Erregeen Mahaiaren ostean.  

CC BY lizentziapean, Flickr, aherrero egilearena

Bertara iristeko ibilbidea ikusiko dugu orain. Oso erreza da jende askoren ustez, eta erreza izateaz gain ederra. 

Wikiloc.com

Izabatik Zurizarako bidea hartuko dugu lehenik. Nafarroa eta Aragoi arteko mugan bertan utziko dugu autoa. Parking txiki horretatik 10 bat metrora hasten da ibilbidea. Ia 2 kilometro egiten ditu ibilbideak baso fresko batetik. Baso honetako zuhaitzak preziatuenetakoak dira Pirinio osoan zehar. Gainera, udazkenean oso bereziak izan ohi dira koloreak. 

CC BY lizentziapean, Flickr, aherrero egilearena

CC BY lizentziapean, Flickr, aherrero egilearena

CC BY lizentziapean, Flickr, aherrero egilearena

Baso hau gurutzatu ondoren, gailurrera igotzeko bide gogorrena hasiko da poliki-poliki. Puntu honetan hasiko gara bista politez gozatzen, nahiz eta bista politenak gailurrean aurkituko ditugun. 

Beraz, basoko zatia amaitu ostean harria agertuko da gure parean. Ordubete pasatxoz bidea jarraituz (oso ondo markatuta dagoen bidea da) azkenean gailurrera iritsiko gara. Hemen ikus ditzazkegu gailurretik ikusten diren zenbait mendi. 

CC BY lizentziapean, Flickr, aherrero egilearena

 Ibilbide laburra izan arren, ez du zailtasun handirik, nahiz eta itzuleran kontuz ibili beharra dagoen, jaitsieran harriekin labanduta ez erortzeko. Makilak ere gomendagarriak izan daitezke.