Gogoz hasi dut 2020 urtea, eta nire izebaren errezeta jarraituz egindako kroketak dira horren seinale. Oilaskoa eta arrautzak erabili ditut bexamelarekin batera barruan jartzeko, horrela, hozkailuan nituen afari soberakinak aprobetxatuz.
Osagaiak:
- 2 oilasko bularki xerra
- 3 arrautza egosi
- 125 gramo irin
- 125 gramo gurin
- Litro 1 esne
- Gatza
- Intxaur muskatua
Bexamela nola prestatu:
- Lehenik eta behin, sutan jarriko dugu esnea 4-5 minutuz, iraki gabe.
- Beste kazola batean gurina jarriko dugu sutan, pixkanaka-pixkanaka urtu dadin.
- Irina gurina dagoen tokira botako dugu eta nahasten utziko dugu, urre kolorea izan arte.
- Esnea gurina eta irinarekin nahastuko dugu, eta nahasketari bueltak ematen hasiko gara.
- Gatza eta intxaur muskatua botako ditugu eta bueltak ematen jarraituko dugu, nahasketa pixkat solidoagoa nahi baldin badugu.
- Oilasko bularkia eta arrauta egosiak txikitu eta nahasketan integratuko ditugu.
- Nahasketa ordu erdiz hozten utziko dugu.
Kroketak egiteko:
- Bexamela hartu eta forma emango diogu.
- Arrautzetan busti eta ogi birrindua botako diogu bakoitzari.
- 10-15 minutu itxarongo dugu kroketak lehortu arte.
- Zartaginean frijituko ditugu.
On egin!