Komentario edo iruzkinak blogek eskaintzen dituzten gauzen artean interesgarrienetakoak dira, ezbairik gabe. Iruzkinari esker, blogaren egileak elkarrizketa sortzen du irakurlearekin. Hortaz, irakurlea ere iritzia edo aburua uzteko aukeran da. Blogak nekez ulertzen dira iruzkin sistemarik gabe. Eta komentarioen indarra ikusteko adibide ezinhobea dugu Meneame webgunea, non sarritan iruzkinak jakituria iturri bilakatzen baitira ehundaka izanik mezu edo sarrera bakoitzeko. Erabiltzaileek maiz aipatzen dutenez, batzuetan interesgarriagoa izan daiteke iruzkina postako mamia baino. Ondoko irudian Meneame guneko informazio bat ageri da,hamar iruzkin dituena eta abisua ere badaramana.
Blogger sisteman komentarioak eduki daitezke, edo egileak horrela nahiago badu kendu ere bai. Ondoko irudian ikusi ahal den bezala, ezarpenak deritzon atalean bada azpiatal bat iruzkinak izenpean eta bertan alda daitezke parametroak komentarioak kudeatu.
Ikusten den bezala, aukerak handiak dira komentarioak nolabait agertzeko blogeko post edo mezu bakoitzaren azpian. Hautu horien artean, komentarioak anonimoki edo izenik eman gabe egiteko aukera ere ageri da; zehazki bigarren hautua da galdera honi erantzunez Nork iruzkindu dezake? Lehen hautua (edonork) markatzen badugu, iruzkinak izenik gabe jar daitezkeelako aukera abiatzen dugu blogean.
Bestalde, iruzkinak egiteko aukera desberdinak eskaini ahal dizkiogu iruzkingileari, hau da, identitate desberdinak erabil ditzan. Hala nola, Wordpress, Typepad, Livejournal (desagertua), AIM, OpenID edo maizago gertatzen dena: Google-ren identitatearekin. Horretarako interfazea ondoko irudian ikus daiteke:
Hirugarren aplikazio edo sistema baten bidez sinatzeko aukera ere eskaintzen du Blogger plataformak. Irudi honetan ikusi ahal den bezala, Disqus edo Facebook ere izan daitezke sistemak iruzkina jarri nahi duenak identitate horietako bat erabil dezan.
Blogger askok erabiltzen dute estandar bat komentarioak leku desberdinetan egin ahal izateko identitatea ez aldatzearren. Horretarako asmatu zuten OpenID deritzon sistema. Modu horretan zirkin egiten diogu Webeko enpresa desberdinek eskaintzen dizkiguten identiateen erabiltzeari. Gainera, sistema ireki hau erabiliz, azkarrago egin daitezke komentarioak non-nahi.
OpenID proiektua gauzatzeko Fundazioa sortu behar izan zen, Interneteko Identitatea izeneko fundazioa hain zuzen ere. Bideo batean oso garbi esaten dute fundazioaren atzean dauden pertsonek zergatik den inportantea OpenID identitatea erabiltzea.