QuiteRSS, irakurtzea eta bere sektoreko berrikuntza guztien berri izatea gustuko duen edonork izan behar lukeen aplikazioa da.
Aplikazio hau Feed bat da. Feed bat webgune edo blog baten edukiak eguneratuta edukitzeko erabiltzen den iturria da. Bertan irakurleak gustuko dituen blogak eta normalean irakurtzen dituenak gorde ahal ditu. Hau eguneratuta mantentzeko eta artikuluak noiz argitaratzen dituzten jakiteko oso erabilgarria da.
Honetaz gain, blog edo web orrialde guztiak karpetatan gorde, ordenatu etiketen bitartez… ahal izango ditu irakurleak, eta horrela nahi dituen gaien albisteak edo publikazioak bakarrik irakurriko ditu.
Gainera aplikazio hau blogen azken aktualizazioak gordetzen ditu, eta irakurleari post bakoitzaren titulua erakutsiko dio, ondoren irakurleak erabakitzeko publikazioa irakurri nahi duen edo ez.
QuiteRSS aplikazioaren bitartez ere posiblea da zuzenean irakurleari gustatzen zaizkion publikazioak bere sare sozialetan publikatzea, sare sozialen botoien bitartez.
Hainbat aplikazio daude honen antzekoak, famatuena Feedly da. Baina Feedly eta QuiteRSS-ren arteko ezberdintasunak oso nabarmenak dira. Feedly-n hainbat gauza oso erabilgarriak egin ahal izateko aplikazioaren bertsio Premium-a ordaindu behar da eta QuiteRSS-n berriz, ez.