Errezeta hau egiteko beharrezkoak dira
- Haragi txikitua
- 2-3 arrautzak
- Irina 2-3 koilarakada
- Ogi birrindua, koilarakada 1
- 1-2 baratxuriak
- Olio 4 koilarakada
- Piperrauts 2 koilarakada
- Ur edalontzi 2
- Gatz 3-4 koilarakada
- Perrexil koilarakada 1-2
Hasteko haragi txikitua atera, forma eman eta irin koilarakada batzuk bota. Hori egin ostean, baratxuriak txikitu eta haragi txikituaren gainetik bota, perrexil koilarakada 1 edo 2 botatzen ere. Horrez gain, ogi birrindua ere, haragi txikituaren gainetik bota, lehen esan bezala, koilarakada bat soilik, horrela guztia prest egongo da hurrengo pausua emateko.
Beste plater batean, 2-3 arrautza bota eta sardexka batekin mugitu, dena prest egon arte. 30 minutu itxaron dena prest egon arte. Ondoren beste plater batean, irina bota eta zartaginean olioa bota eta prestatu.
"Pilotak" egin eskuekin edo sardexkarekin, bakoitzari hobea iruditzen zaiona eta arrautzei lehen mugimendua eman ostean haragi txikituarekin, orain irinaren gainetik pasa eta "pilotak" egin.
2 minutu itxaron ostean, saltsa egiteko, zartaginean olioa bota eta itxaron, haragibolak frijitu, 2 minutu inguru, eta frijitu ostean, haragibolak atera eta kazolara sartu.
Berriro zartaginaren olioa bueltatzen, piperrautsa gainetik bota eta ura. Bueltak eman lodi sentsazioa eman arte eta gainetik irin pixka bat bota. Ondoren saltsa kazolara bota, haragibolen gainean. Badaukazu platera, gozatu haragibola portugaletetarrekin.