Mende asko dira inguruko baserritarrak hor bertan elkartzen zirela beren produktuak saltzeko edo elkarren artean trukatzeko.
Larunbatero Zerkausian ospatzen den azoka.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
1899 eta 1900 urteen artean eraiki zen Tolosako alde zaharrean kokatuz. Juan Alejandro Mugicak proiektatu zuen, Tinglado azoka edo Zerkausia izenarekin. Euskarazko izen honek, Zerkausiak, hesierari egiten dio erreferentzia.
Egiturari dagokionez, luzetarako eraikuntza da, hiru aldetatik irekia, ibaiarekiko paraleloa eta zirkuluerdiko arkuak dituena. Oria ibaiaren gaineko piloteetan bermatzeak ikuspegi berezia ematen dio Nafarroako zubiarekin osatzen duen multzoari. Egitura metalikoa du, eta hiru zutabe mehe eta lerden ilara ditu; horiek burdinazko banku jarraituak tartekatzen dituzte lurzoruaren gainean. Bi dorrek barrutia finkatzen dute eta bi barandek bi altuerak errematatzen dituzte. 2006an, birmoldaketa handia egin zen. Tolosako eraikin eta ikur herrikoi ezagunenetakoa da.
Zerkausiatik ikusi daitezkeen bistak, horien artean Oria ibaia.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
Garaian garaiko eta kalitatezko produktuak aurkitu ahal izango dituzu 60tik gorako postuetan. Barietatea eta aukera izugarria edukiko duzu produktu freskoak eskuratu nahi badituzu.
Urrak eta bestelako fruitu lehorrak aurki ditzazkezu bertan.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
Arrautzak.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
Hestebeteak.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
Onddoak.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
15kg-ko kalabaza.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean