Brave nabigatzailerako luzapenen artean, kazetarientzat oso erabilgarria den bat azalduko dut hurrengo lerroetan.
Zotero ikerketako artikuluak idazterakoan bibliografia eta erreferentziak kudeatzeko software libreko aplikazioa da (reference management software) . Aukera ematen du erreferentzia bibliografikoak nabigatzailearekin erraz bildu, kudeatu eta gero testu editoretara erraz esportatzeko. Firefox nabigatzailerako gehigarri gisa sortu zen 2006. urtean, baina 2011tik urtetik aurrera, Zotero Standalone bertsioa erabil daiteke sistema eragile nagusietan (Windows, GNU/Linux eta Mac OS X), baita Safari eta Chrome nabigatzaileekin ere.
Abiapuntua on-line artikulu bat bada edo web orri bat, Zoterok artikulu osoaren kopia bat gorde dezake. Horrelakoetan erabiltzaileak oharrak, etiketak, eta bere gorde ditzake nabigatzailearen interfazearen bitartez.
Lokalean gordetako erreferentzia bibliografikoen azpimultzo bat esportatu daiteke geroago hainbat formatu bibliografiko ezagunetako bat erabiliz. Are gehiago, erreferentzia bibliografiko guztiekin eta horien gainean erabiltzaileak sortutako rich-text memo-ekin laburpen bat sortu daiteke HTML fitxategi moduan.
Azaldutako guztia hobeto ulertzeko Youtubeko hurrengo bideoa ikusi: