Centbee, Bitcoin kriptotxanponak segurtasun osoz gorde, gastatu eta bidaltzeko aukera eskaintzen duen wallet edo kartera da. Lorien Gamaroff eta Angus Brown-ek sortu zuten; eta gaur egun, zortzi lagunek osaturiko lantaldeak gidatzen du.
Bestalde, Centbee kartera, Bitcoin SV txanponak era errazean bidaltzeko eta jasotzeko aukera eskaintzen du; bai lagunartean eta baita merkataritza munduan ere. Gaur egun, merkatari gutxik onartzen dute Bitcoin SV, baina Centbeek interfaze sinple eta fidagarriak eskaintzen dizkie, merkatari oro bertan erregistra dadin eta bere banku-kontuan finkatutako ordainketa era fidagarrian jaso dezan. Aipatutakoak, Bitcoin SV prezioen hegakortasun arriskua desegiteaz gain, Blockchain sareak duen aldaezintasuna aprobetxatzen du.
Erabilerari dagokionez, App Store edo Goggle Play bidez aplikazioa eskura daiteke. Jada aplikazioaren barnealdean zaudelarik, karterara sarbidetzeko, aurrez aukeratutako pasahitza sartu, eta Bitcoin SV-ak erabiltzeari ekin diezaiokezu. Amaitzeko, Centbee aplikazioak, erabilera errazteko xedez, walletarekin ordaintzeko aukera ematen duten komertzioen kokapena, mapa baten bitartez eskaintzen du. Erabilerari buruz gehiago ezagutzeko, aplikaziora sarbidetzeko argazki informatzaileak atxikitzen dizkizuet.
Centbee aplikazioa: