Errezeta freskoa

​Abuztuan egindako errezeta baten argazkia topatu dut mugikorrean, eta errezeta hotza den arren, aproposa da urteko edozein garaitan jateko. 

Osagaiak: 

  • Berenjena 1
  • ​2 tomate
  • Gari-zainzuriak (esparrago berdeak)
  • Mozzarella 
  • ​Oliba olioa
  • Gatza

Nola prestatu:

  • Moztu zainzuriak, berenjena eta tomateak (azken biak borobil moztu).
  • Jarri labea 200 gradutan berotzen.
  • Berotutakoan, sartu berenjena eta zainzuriak labean olio eta gatz apur batekin (20-25 minutuz egon behar dira labean).
  • Tomateak beranduago sartu (10 minutuz egon behar dira labean).
  • Egindakoan, jarri tomate zati bat berenjena zati baten gainean, mozarela gero eta azkenik beste berenjena zati bat.
  • Jarri denak plater batean eta erdian zainzuriak jarri.

On egin!

​