Bideoa: Gorka Peñagarikano
Azaleko argazkia: Bidehuts argitaletxea
Animalia Lotsatuen Putzua (2011, Bidehuts) diskatzarrak izandako ospeak, antza, izango du jarraipenik, bide beretik baitoa Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen (2018, Bidehuts), Rockdelux aldizkariak urteko sari nagusia eman baitio. Urtebete igaro da jada azken diska argitara eman zutenetik, baina oholtza gainean ez dira nahi beste aritu. Azken kontzertuetako bat izan dute Madrilekoa (Espainia), Caracol antzokian, Bidehuts ekoiztetxeak antolaturiko kontzertu sortan, Anari Alberdi musikagilearekin batera. Bai, euskaraz eta Madrilen.
"Zarata" dela esan dezakete, baina ez du preziorik Madrilen sold out egiteak, gustokoa den seinale. Martxel Mariskal idazlearen hitzek mardula izan daitekeen kontzertua poesia errezitaldi eder batean bihurtzen dute, izan ere, ez Nafarroan ez munduan ez da talderik hauek bezainbeste zaintzen dituztenik euren letrak eta esanak.
Punta-puntako poesia errezitaldia, bi bateriajoleen erritmo bortitzera.