Azaroaren 23ko kontzertuko bideo zati bat. Bideoa: Gorka Peñagarikano
Azaleko argazkia: Nafarroa Arena
"Etenaldi mugagabea" iragarri eta urtebetera, tartean kasik 100 kontzertu emanda makina bat gaztetxe, areto eta nazioarteko beste hainbat lekutan, oholtzatik jaitsi da mende laurdeneko jarduna izan duen Lekunberriko taldea. Laukote gisa hasi eta azken urteotan hiruko bezala aritu dira, Gorka Urbizu abeslari eta gitarrajolea erreferente nagusi bilakaturik.
Lekunberriko gaztetxean 1995ean lehen kontzertua ematetik, Nafarroa Arenan bi egunetan 24.000 lagun biltzera iritsi dira. Bi zita gorriz markatzeko eskatu zieten zaletuei, azaroaren 22a eta 23a. Sarrerak kasik urtebete lehenago salgai jarri eta minutu gutxiren buruan agortu ziren guztiak. Nabari zen ikusmina hiri buruzagian: jendetza mugitu dute bi kontzertuok, Berri Txarrak zalez jantzi baita alde zaharra.
"Etenaldi mugagabea" esatea zera baino abstraktoagoa eta irekiagoa da. Kazetarien galderei ere ez die erantzun ere egin. Galdera zabalak dira: itzuliko dira, azken bolada honetan ohikoa egin den gisan? Noiz? Ala bakarkako bidea jarraituko dute? Bakarlari gisa murgilduko da Urbizu?