Bilbon metroa hartu eta gero Plentzia izeneko udalerria aurkitu dugu. Lasaitasunez eta txoko izugarriez betetako leku honek aukera emango digu hondartzaz gozatzeko baita historiaz betetako guneak ezagutzeko ere. Santiagoko Arkua eta Santa Maria Magdalenaren Eliza, adibidez, gure bisitaren geldialdiak izan dira, beste batzuen artean. Plentziak dituen toki ederretan murgiltzea oso erraza eta atsegina dela frogatu dugu.
EGILEAK: Ane Perea, Haizea Mendez eta Xabier Ugartondo