Internautak gero eta gehiago hasi dira VPNak erabiltzen eta kontratatzen nabigatzerakoan eskaintzen dituen abantailengatik. Hala nola, abiadura, datuen segurtasuna eta edukien blokeoa ekiditzea. Gainera, eraginkorra da zentsura edo eskualde jakin batera mugatutako zenbait edukietarako sarbidearen debekua ekiditzeko. Baina aukeratzerako orduan dudak izan ditzakegu, hilabetero ordaindu behar direlako gehienetan. Touch VPN-rekin ez duzu arazo hori izango, guztiz doakoa baita, eta beraz, aukera ezinhobea VPNak nola funtzionatzen duen ikusteko eta zure gustukoa den frogatzeko. Hala ere, hau ez da zerbitzu hau instalatzeko arrazoi bakarra.
Ordainpeko VPN gehienek eskaintzen dituzten ezaugarriak eta propioak diren abantailak ditu:
- Pribazitate gehiago: bai etxetik edo Wi-Fi sare publiko batetik konektatzean datuak enkriptatzen ditu.
- Anonimotasuna: kasu honetan 30 herrialde desberdinetatik nabigatu dezakezu anonimoki, eta beraz, zure sarbideko helbidea aldatuz. Hots, zure IP helbidea ezkutatzen du.
- Edukien desblokeatzea: geo-blokeatutako webguneetako edukia desblokeatzen du arrakastarekin. Adibidez, herrialde desberdinetako Netflix-ean sartu gaitezke eskuragarri ez genituen edukiak kontsumitzeko.
- Bateragarritasuna: hainbat nabigatzaile, gailu eta sistema operatibotan instalatu daiteke (Windows, iOS, Android, Firestick, MAC, Chrome etab.) Adibidez, Goggle Chrome-eko luzapen bezala izan dezakezu alde batetik, eta mugikorrean app bezala bestetik.
- Abiadura: edozein deskarga egiterakoan azkarra da.
- Mugarik gabekoa da: ez du konexioaren abiadura edo trafikoa mugatzen eta ez da erabilerarako kontratua bukatzen (ez dagoelako).
- Erabilera erreza
VPVparadise.com web-gunean Touch VPNren abantailak eta desabantailak konparatzen dira:
2020ko urriko azken bertsioa deskargatzeko: https://labur.eus/Qp9jJ