1978 an, azaroko 18an, historian ezagutzen den suizidio kolektibo handiena gertatu zen Guayana Esequiba-n. Bertan "Herriaren tenpluaren nekazarien proiektua" deituriko sekta bateko 918 pertsonek bere buruaz beste egin zuten.
Sekta horretako liderra, Jim Jones Estatu Batuara zen. Ideal komunistak jarraitzen zituen, eta apaiz bezala aritzen zen. Laster bildu zituen jarraitzale asko, eta orduan FBI-k begirada jarri zion gainean. Ondorioz, Guyanara alde egin zuen bere jendearekin eta bertan herri/komunitate bat sortu zuen.
Sektaren kide askok uste zuten Guyana paradisu bat izango zela, Jonesek agindu bezala. Horren ordez, kide guztiek (haurrak barne) astean sei egunetan egiten zuten lan, goizeko zazpietatik arratsaldeko seiak arte, animaliak eta janariak hazten.
Sektako kide ohien lekukotasunen arabera, otorduak arroza eta barazkiak baino ez ziren, Jonesek aldiz hozkailuko janaria eta jaki hobeak hatzen zituen. 1978ko otsailean, komunitatearen erdiak arazo medikoak izan zituen, hala nola beherakoa larria eta sukar handiak.
Diziplina arazo larriak zituzten kideak 2,5 x 1 m-ko zurezko kutxa batean itxi egiten zituzten. Ihes egiten saiatu zirenak, botikatuta zeuden ezgaitzeraino. Guardia armatuak herrian zehar egunez eta gauaz ibili ziren Jonesen aginduak betetzen zirela ziurtatzeko.
1978 an, azaroko 18an, iraultza sinbolikoa alderrikatuz, Jim Jones-ek bere jarraitzaleak bultzatu zituen bere buruaz beste egitera. Emakumeak, gizonak, eta umeak.