Creary blockchain teknologiaz baliatzen den sturtup bat da, non sortzaileek dirua irabazi dezakete erraz haien obra, irudi, ilustrazio, diseinu eta bestelako arte-lanak erakutsiz. Espainian sorturiko ekimena da eta helburuetako bat artisten eta sortzaileen komunitate handi bat sortu eta haien obren erakusleiho bat egitea da, baita hasi berriei eta ezezagunen arteari bultzada bat ematea.
Baina nola funtzionatzen du plataforma honek?
Perfila sortu ondoren, erabiltzaileek irabazi guztiak kudeatzeko diru-zorro bat izango dute. Komunitateak igorritako like edo botoekin batera zorrorako diru-saria jasoko du sortzaileak, eta honek aldi berean gainerakoei dirua eman ahalko die modu berdinean. Jasotako diru-saria plataformaren token propioarekin egiten da eta CREA kriptotxanponak irabazten dira. Hauek modu errazean beste txanpon batengatik aldatu daitezke geroago. Esaterako, Atomars.com plataforman. Guzti honek Creary sare-sozial deszentralizatua dela erakusten digu, positiboa dena sortzaileentzat.
Beste abantaila bereizgarri bat erabiltzaileak lana publikatzerakoan erabilpenerako lizentzia mota bat edo bestea aukeratu dezakeela da. Beraz, edozein proiektu portfolio digitaleko formatu batean erakutsi eta sustatu dezake modu eraginkorrean eta autoretza eskubideak galdu gabe. Gainera, aipatu bezala, Creary erabiltzea erraza da, kriptotxanponen eta blockchain teknologiaren munduan hasi berri direnentzako pentsaturik baitago.
2020ko abuztuan 15.000 erabiltzaile baino gehiago zituen eta kopurua gorantza doa hilabetero.