2017ko martxoan aterata, NVIDIA GeForce GTX 1080 Ti izan zen NVIDIAren txartel grafikoen burua, bere garaian ranking guztietako lehen postuan agertzen baitzen bere errendimenduari esker. Egun, nahiko merke aurki daiteke bai denda batzuetan bai bigarren eskuko web-orrietan, baina, oraindik ona da?
GTX 1080 Ti merkaturatu zen GTX 1080 bertsioak baino askoz hobea izanez, honek GDDR5X memoria grafikoa baitu. Aurrekoek GDDR5 memoria grafikoa zuten. Memoria grafiko honek shader gehiago eta potentzia askoz gehiago du, txartel grafikoa orduko produktu-gama altuaren erregina bihurtuz. Dagoeneko 3 urte pasa dira merkatura atera zenetik. NVIDIAk jada merkaturatu ditu RTX 2000 txartel grafikoak, eta RTX 3000-k jada prest daude kalera ateratzeko. Beraz, galdera da: pena merezi du txartel grafiko hau erostea?
Gaur egungo txartel grafikoen ezaugarriak barne, oraindik ere GTX 1080 Ti-k gama altuko produktua izaten jarraitzen du, nahiz eta Ray Tracing-erako hardwarerik ez izan. Izan ere, RTX 2080 batekin konparatuko litzateke Ray Tracing-a alde batera uzten bada, GTX 1080 Ti-k potentzia gehiago baitu. GeForce GTX 1080 Ti-k oraingo edozein joko mugitzeko gaitasuna izaten jarraitzen du, nahiz eta AAA jokoak izan (Red Dead Redemption, adibidez). Txartel honek ez du arazorik ematen gaur egungo edozein joko 60 FPS-tan mugitzeko, nahiz eta grafikoak maximoan eta bereizmena Full HD-n jarri.
Beraz, lehen esan bezala, nahiz eta txartel grafiko honek 3 urte baino gehiago izan, denda batzuk oraindik stock dute eta saltzen dute, gainera prezio nahiko merkeetan. Bigarren eskuko merkatuan askoz errazago aurkitzen da eta prezio baxuagoetan baina, jakina, jada ez dute bermerik. Nvidia GeForce GTX 1080 Ti-k oso ondo zaharkitu du. Beraz, bai, txartel grafiko hau prezio merkean denda batean edo bigarren eskuko norbaiti erosteko aukera baduzu bere erosketa oso gomendagarria da. Gaur egun RTX 2070 bat baino errendimendu hobea emango du.
Hona hemen txartel grafiko honen review bat, GameGangsta kanalean argitaratutakoa: