Duela hiru hilabete egon nintzen Ozeano Bariako uhartean. Denbora asko prestatzen egon ginen bidaia izan zen, bertan ia hilabete bat egon ginelako eta uharteko hiri desberdin askotan egon ginelako eta horrek dena kontrolpean egoteko aukera eman zigun.
Orduak eta orduak hegazkinean eman eta gero, Japonera heltzean, harekin izan nuen lehenengo kontaktua bertako klimarekin izan zen. Nahiz eta urria izan, egin zigun eguraldia oso beroa izan zen. Gainera, Nafarrarekiko daukan ordu desberdintasuna oso handia da, zehatz mehatz 7 ordukoa (Japon Nafarroa baino 7 ordu aurretik doa); eta horrek sekulako jet lag-a izatea egin zigun.
Bidaia hau egiteko arrazoia Errugbiko Mundiala izan zen batik bat. Familia oso errugbi zalea da eta horrek mota honetako beste bidaia batzuk egitea (beste sarrera batean kontatuko ditudanak) egin digun. Kasu honetan, biztanleria japoniarrak ez dauka errugbiagatik pasioa handirik eta hori nabaritu izan dugu bai zelaien kokapenagatik eta bai hirietan kirol honi ematen zioten garrantziagatik: ez zen posible partidak tabernetan ikustea, ez zegoen merchandising-a erosteko aukera, fan zone-ak hirietatik oso urrun zeuden eta zelaietara irizteko bidea ikaragarri luzea zen. Baina ez ditugu bakarrik partidak ikusten, batik bat lekuak bisitatu eta bertako kultura eta jendea ezagutzea gustatzen zaigu.
Eta Japoneko kasuan, kultura berri eta desberdin hori ezagutzea esperientzia oso aberasgarria eta politika izan da. Isla honek dituen txokoak eta paisaiak sekulakoak dira eta bertako janaria oso goxoa. Jendeari dagokionez, japoniarrak nahiko itxiak dira, eta berekoiak, edo hori izan da eman didan inpresioa. Bestetik, trenen kontua ikaragarria da, zenbat jende mugitzen duen eta zelako ondo dagoen dena prestatua. Esan beharra daukat ez nintzatekeela bueltatuko.
Argazkiak by Alazne Carrillo Cano, 2019, under CC by license.