Intza Trula Larburu
EOS helburu zehatz batekin egindako blockchain plataforma bat da; gaitasun komertzialdun blockchain plataforma bat izatea. Honek esan nahi du, aplikazio deszentralizatuak zabaltzeko gaitasuna duela (DApps). Bere funtzioa Ethereum plataformaren antzekoa da, baina azkarragoa da ordea. Horrek sortzaileei aplikazio deszentralizatuak modu eraginkorragoan sortzeko aukera ematen die.
Proiektuaren sortzailea Daniel Larimer da, BitShares plataforma sortzeagatik eta DPoS (Delegate Proof of Stake Algorithm) eta Graphene teknologiak sortzeagatik egin zen ezaguna.
Hasierako prezioa token bakoitzeko 5$ USD zen, baina prezio hori segituan jaitsi zen 0,48$ USDra iritsi arte. 2017ko urrian EOS berriz ere igotzen hasi zen, eta 2018ko urtarrilean bere gehiengo historikoa lortu zuen; 13$ inguru.
EOS, blockchain teknologiako arazo asko konpontzean enfokatzen da. Hori lortzeko, hainbat oinarri jarraitzen ditu:
- Erabilera librekoa izatea. Doako zerbitzuak eskeini behar dizkie sortzaile eta erabiltzaileei.
- Okerrak konpontzeko gaitasuna. Plataformak gaitasuna izan behar du sahiestezinak diren akatsak konpontzeko.
- Errendimendu sekuentziala. Badira aplikazio batzuk algoritmo paraleloekin ezarri ezin daitezkeenak, sekuentzialki menpekoak diren urratsengatik. Horregatik plataformak errendimendu sekuentzial azkar bat jasan behar du.
- Errendimendu paraleloa. Eskala handiko aplikazioek lanaren pisua banatzea eskatzen dute hainbat CPU eta ordenagailuren artean.
Lehen esan bezala Ethereumen antza handia dauka, baina EOSek abantaila du hainbat arlotan. Abantaila horien artean honakoak daude:
- Kontuak, autentifikazio sistemak eta datu baseak eskeintzeko gaitasuna.
- Nodoen arteko komunikazio asinkronikoa.
- Aplikazio paraleloen programazioa nukleo anitzen potentziala eta/edo klusterren PUZ-a aprobetxatzeko.
- Eskalagarritasun handia.
- Tasak eta komisioak kentzea.
- Aplikazio deszentralizatuak azkar eta erraz ezartzea.
- Eguneratze sistema sinplea.
- Akatsen berreskurapena.