Hilabete bat baino gehiagoren ostean, Bizkaiko taberna eta jatetxe guztiak pasa den larunbatean ireki zituzten. Itxita egon diren hilabetean, Algortako tabernak malabareak egin behar izan dituzte gastu guztiak ordaindu ahal izateko. Gainera, Gobernuaren antolaketa txarragatik kexatzeko, taberna gehienek kartel bat jarrita eduki dute atarian, "SOS ostalaritza" idatzita zuena.