Indonesiako uharte handieneko 80 metroko sakanetik amildu dira
Autobusa, Pagar Alam barneko Perahu Dipo herriko errepideko bihurgune itxi batean zihoala, lur-jausi bat gertatu da, eta amildegian behera erori da. Ibilgailua, Lematang ibaian hondoratu da gaur. Palembang zuen helmuga, probintziako hiriburua, Bengkulu hiritik gertu.
Istripua gertatu den unean 39 bidaiari zihoazen autobusean . Hala ere, herrialdeko gobernuburuen arabera, zenbait pertsona legez kanpo bidaiatzen ari ziren, eta hortaz, bidaiari kopurua handiagoa dela uste dute. Pagar Alam barrutiko Poliziak, Kompas tokiko egunkariari adierazi dionez, bidaiari batzuk arauz kontra bidaiatzeak, erreskate eta identifikazio lanak zaildu ditu, bidaiarien inguruko datu zehatzak falta baitira.
Ibilgailua, 80 metroko (262 pausu) sakanetik erori zen, ibaira jausi arte. Gidariak, kontrola galdu zuen inklinazio aldaketak zituen gune batean. Salbatzaileak korronteak emandako bidaiari gehiagoren bila ibili dira. Hildakoen artean, gidaiaria eta konpainiako bi langile daude. Trafikozko istripuak, oso ohikoak dira Indonesian, azpiegitura eta seguritate arau pobreengatik.