Gabonetan jan ohi da mazapana gehien bat, baina almendra ehoaz, zuringoz eta azukrez egindako gozo hau urte guztian zehar egin genezake. Hauek dira horretarako behar ditugun osagaiak:
- Esnea (0.5L)
- Bi jogur natural
- Azukrea (honen kantitatea norberaren gustura egokitu daiteke)
- Almendra hautsa (500g)
- Azukre hautsa (500g)
- Limoi baten xukua
- Arrautzak (2-3)
NOLA PRESTATU:
1.Lehenik eta behin ontzi bat hartuko dugu. Ontzi horretan almendra hautsa eta azukre hautsa jarriko ditugu eta ondoren eskuekin ongi nahastu. Hori egindakoan esne apur bat (3-4 koilarakada) botako diogu, limoi baten xukuarekin bat. Azkenik arrautzaren zuringoa gehituko dugu.
2. Eskuekin ongi nahastuko dugu. Eskuetan itsasten bada, bota almendra hauts gehiago. Ore trinkoa lortzen ez badugu, esne koilarakada bat gehiago gehitu beharko diogu.
3.Ore sendoa dugunean masa hartu eta nahi dugun forma ematen hasiko gara. Labeko bandejan jarriko dugu aurreko pausua egin ostean (labeko paperaren gainean). Hau egin bitartean labea berotzen jartzea komeni da (200 bat gradutan).

4. Labea prest dagoenean mazapanak arrautza gorringoarekin barnizatuko ditugu, eta ondoren labean sartu 2-3 minutuz.
4. Labea prest dagoenean mazapanak arrautza gorringoarekin barnizatuko ditugu, eta ondoren labean sartu 2-3 minutuz.
5. Mazapanak belzten hasten direnean jateko prest daudenaren seinale. Hozten utzi beharko ditugu.
Behin hoztu direnean, gozoa prest dugu nahi dugunean jateko!!
Behin hoztu direnean, gozoa prest dugu nahi dugunean jateko!!