Lilien txokoa

Berdura Plaza Tolosako toki berezia da. 1899. urtean, Jose Alejandro Mugika arkitektoak eraiki zuen.

Larunbatero Berdura Plazan ospatzen den azoka.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean

Erdi Aroaz geroztik, alondegi eta merkatu funtzioak izan zituen lekuan dago. Burdinaz egina dago, kristalezko gaina du eta plazako arkuek inguratzen dute. Plaza honetan egiten da larunbatero barazkien, loreen eta landareen azoka.

Berdura Plazan aurki daitezkeen loreen postuak.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean

Esan bezala, larunbatero landare eta lore ezberdinak aurkitu ahal izango ditugu. Gure balkoiak apaintzeko eta etxeak alaitzeko lore eder eta koloretsuak; petuniak, geranioak, krabelinak, alegriak, albaka, erromeroa, ezkaia eta abar. Gure baratzetan landatzeko barazki desberdinen landareak; tomatea, babarruna, artoa, piperra eta abar.

Loreak.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean

Kaktusak.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean

Barazkiak.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean

Kalabaza.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean